lunes, 27 de octubre de 2008

Wikipediarako sarrera

TELEBILBAO
Telebilbao 1992. urtean sortutako telebista lokaleko emisora bat da, Bizkaian emititzen duena eta bere egoitza Bilbon duena. Local Media telebista lokalen katearen barnean sartuta dago.
Telebilbao, Euskadiko telebista lokalen artean audientzia gehien lortu duena izan da azken urteetan eta estatuko telebista lokalen artean garrantzi nabarmena du ere.
Programazioaren aldetik, esan beharra dago kate honek ez dituela erabiltzen kanpoko programazio errekurtsoak eta programazio lokalari garrantzi handia ematen zaiola.
Programarik garrantzitsuenak Athleticari zuzendutako kirol saioak, informatiboak eta kronika sozialeko tertuliak dira. Hauetaz gain, informatika, musika, motorra eta horrelako alorrei zuzendutako programak badaude.
Webgunea: www.telebilbao.es

Herrien izenen ariketaren erantzunak

0.A Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.
1.A Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan
2.A Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak
3.A Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.
4.A Georgiakohiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta
euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.
5.A Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen
hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia
6.A Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten
beldur.

jueves, 23 de octubre de 2008

Hau da nire top 7-a:

1- www.youtube.com
Guztiongatik ezagututako bideoen webgunea. Edonork igotako bideoak ikusteko aukera ematen digu era erraz batean. Bideoak erraz igo ditzakegu erabiltzaile bihurtu eta gero.

2- www.medinalia.com
Munduko edozein tokiko milaka telebista eta irrati kate doan eta zuzenean ikusteko aukera ematen digun webgunea. Bideoak ikusteko aukera ematen digu ere.

3- video.google.es
Youtuberen zerbitzuaren antzekoa eskaintzen duen bilatzaile famatuenaren zerbitzuetariko bat. Tamainaren aldetik, youtubek baino errestrikzio gutxiago ditu.

4- www.tvgratis.tv
Munduko online telebista kantitate izugarria ikusteko aukera ematen duen webgunea.

5- www.mogulus.com
Zure telebista kanala sortzeko aukera ematen dizu, nahi dituzun edukiak sartuz. Gainera, besteek sortutako telebistak ikus ditzakezu.

6- www.radiointernet.es
Milaka emisora entzuteko aukera emateaz gainera, emititzeko aukera ematen dizu zure irratia sortuz. Sortutako irrati hori direktorio handi batean jartzeko aukera ematen dizu ere jende gehiagori heltzeko.

7- makeinternettv.org
Pausuz pausu eta era argi batean telebista online bat nola egiten den azaltzen duen webgunea.